Gernika, a 18 de octubre de 2017-

 

 

Abortuaren ganean eta ume eta emakumezkoen sexu- eta erreprodukzino-eskubideen ganean El Salvadorren dagoz legerik murriztaileenak Latinoamerika eta Karibe guztian.

1997. urtean, munduan zeharko herrialderik gehienek abortuaren ganeko legeak jaregitearen aldeko pausoak emoten ebezan bitartean, El Salvadorreko Estatuak atzeraka egin eban eta, zigor-bideko legedian egin eban aldaketearen bitartez, ezabatu egin ebazan abortua delitua ez izateko kasu guztiak eta abortua erabat zigortu eban, salbuespenik barik. Ordurik aurrera, bada, emakume salvadortarrentzat guztiz trakestu ziran giza-eskubideak.

El Salvadorreko historiak eta errealidadeak agirian itxi dabe abortua zigortzeak norainoko eragina izan dauen, esparru indibiduala gainditu eta familiako bizitzarenera eta bizitza afektiboarenera heldu da-eta. Emakumezkoen bizitzarako ondoren larriak ekarri ditu, besteak beste, osasungintzara jo ezin izatea —batez be pobrezian bizi diran emakumezko gazteei—, erreprodukzino-eskubideak urratzea, errubakotasun-presuntzinoa galtzea, etab.

Nabarmentzekoa da zein testuingurutan gertatzen dan edozein kasutan abortatzeagatiko zigorra: 2015eko haurdunaldien % 30 (25.132) hamar eta hemeretzi urte bitarteko neskatila eta nerabeena izan zan, eta horreetatik 1.444 haurdunaldi 10 eta 14 urte bitarteko neskatilena. Era berean, Polizia Nazional Zibilak eguneko, batez beste, sexu indarkeriako bost kasu erregistrau ebazan 2015. urtean. 2016ko urtarril abuztu bitartean, eguneko bataz beste 11 denuntzia jaso ziran sexu indarkeriagaitik, eta horreetako % 80 senideek edo ezagunek bortxatutako neska eta nerabeen kasuak ziran. El Salvadorreko Osasun Ministerioak adierazoten dauenez, suizidioa da 10-19 urte bitarteko neskatila eta nerabeen heriotzaren bigarren eragilea, eta uste leitekenaren arabera, kasurik gehienetan buruaz beste egin izanaren errazoiak sexu indarkeria eta inposatutako haurdunaldiak izan ziran.

El Salvadorren haurdunaldiaren borondatezko etetea salbuespen barik zigortzeak dakarren beste ondorioetako bat da ehunka emakume auzipetzea eta kriminalizatzea, baita segurtasun juridikorik eza be mediku, erizain eta osasungintzako langileentzat, auziperatuak izateko arriskua dabe-eta, baldin eta arrisku handiko haurdunaldiak artatzen dabilzala, praktika medikuak halan eskatuta, haurdun dagoan emakumearen osasuna eta bizitza bermatzearren, haurdunaldia eten beharra ikusten badabe.

2016ko urriaren 11n, diputatu talde batek Zigor Kodeko 133 artikulua aldatzeko proposamena aurkeztu eban Lege-Asanbladan, hainbat kasutan (neskatila edo emakumea bortxatu izana, amaren bizitza edo osasuna arriskuan izatea eta umekiak umetokitik kanpo bizitzerik ez izatea) haurdunaldia eteteko baimena bideratzeko.

Batzar Nagusiotan bertaratu ziran Euskadiko lankidetzarako erakundeen ordezkariak, toki garapenerako Talde Feministenak eta abortu terapeutiko, etiko eta eugenesikoa zigorbakotzearen aldeko Herritarren Alkartearenak (erakundeok “Alianza por la salud y la vida de las mujeres” –emakumeen osasunaren eta bizitzaren aldeko aliantza– deritxonaren barruan dagoz), guri ezagutarazoteko, batetik, emakumezkoek El Salvadorren pairatzen daben babes- gabezia eta, bestetik, haurdunaldia eteteaz El Salvadorren gaur egun indarrean dagoan legedia aldatzeko daroen burrukea. Hori guztiori kontuan hartuta, honako akordioak hartu ditue Bizkaiko Batzar Nagusiek:

AKORDIOAK

- Gure babesa emotea haurdunaldia etetearen ganeko legedia aldatzeko burrukeari, helburua izanik lau kasuak (haurdunaldiak emakumezkoaren osasuna edo bizia arriskutan jartea, haurdunaldiak aurrera egin ezin izatea, haurdunaldia bortxaketaren edo gizakien trataren ondorio izatea, haurdunaldia adinbako batek jasandako bortxaketaren ondorio izatea) zigorbakotzea, El Salvadorreko neskatila eta emakumeen osasuna eta bizitza babesturik egon daitezan.

- Erakunde-adierazpen hau onartu izana jakinarazotea El Salvadorreko enbaxadoreari, Lege- Asanbladako presidenteari eta Kanpo-Harremanetarako Ministerioari, adierazpenari bultzadea emon eta beste erakunde batzuekaz alkarlanean arituta, abortuaren lege murriztaileak indarbakotzea lortzeko.

------------------------------------------------

 

DECLARACIÓN INTITUCIONAL de las Juntas Generales de Bizkaia

El Salvador es uno de los cuatro países en América Latina y el Caribe con las leyes más restrictivas respecto al aborto y a los derechos sexuales y reproductivos de las niñas y mujeres.

El año 1997, mientras la mayoría de países alrededor del mundo se encaminaban hacia la liberalización de leyes restrictivas del aborto, el Estado salvadoreño retrocedió y reformó la legislación penal de El Salvador dejando de contemplar causales bajo las cuales el aborto no constituía un delito y lo penalizó totalmente, sin ninguna excepción. Fue un antes y un después para las mujeres salvadoreñas en el ejercicio de sus derechos humanos.

La historia y la realidad salvadoreña han demostrado que el impacto de la penalización total del aborto en El Salvador, trasciende la esfera individual y alcanza la vida familiar-afectiva. Tiene graves consecuencias para la vida de las mujeres; entre ellas, la negación al acceso a la salud - sobre todo para mujeres jóvenes que viven en situación de pobreza-, violación de derechos reproductivos, perdida de la presunción de inocencia, etc.

Hay que resaltar que esta penalización total se da en un contexto en el que el 30 % de embarazos (25.132 embarazos) en 2015 fueron de niñas y adolescentes entre 10 y 19 años, de los cuales 1.444 fueron de niñas de entre 10 y 14 años. Así mismo, la Policía Nacional Civil registró un promedio de 5 casos cada día de violencia sexual en 2015. Entre enero y agosto del 2016 se registraron 11 denuncias diarias por violencia sexual, de estos casos entorno al 80% corresponde a niñas y adolescentes, en su mayoría cometidas por familiares y/o conocidos. El Ministerio de Salud salvadoreño reporta que el suicidio es la segunda causa de muerte en niñas y adolescentes de 10 a 19 años, y se presume que en la mayoría de estos casos la causa está relacionada con la violencia sexual y embarazos impuestos.

Otra de las consecuencias de la actual legislación salvadoreña que penaliza sin excepciones la interrupción del embarazo es el procesamiento y criminalización de cientos de mujeres y provoca también la inseguridad jurídica del personal de salud, médico y de enfermería, que atiende casos de embarazos de alto riesgo en los que el feto se desarrolla fuera del útero, sin posibilidades de supervivencia, en los que la práctica médica recomienda considerar la interrupción del embarazo para prevenir daños en la salud y vida de la mujer gestante, impidiendo que pueda actuar sin temor a un procesamiento judicial.

El 11 de octubre de 2016 se presentó por un grupo de diputadas y diputados a la Asamblea Legislativa de El Salvador una propuesta de reforma del artículo 133 del Código Penal, en el sentido de permitir la interrupción del embarazo en caso de violación a mujeres y a niñas, riesgo de la vida o salud de la madre, e inviabilidad de la vida extrauterina para el feto.

Tras la comparecencia de miembros de organizaciones de cooperación del Pais Vasco y de la Colectividad Feminista para el desarrollo local y de la Agrupación ciudadana por la despenalización del aborto terapéutico, ético y eugenésico –organizaciones parte de Alianza por la salud y la vida de las Mujeres Vida- con el objetivo de darnos a conocer la situación de indefensión que viven las mujeres y la flagrante vulneración de los derechos humanos que se está produciendo en El salvador , y hacernos conocedoras de la lucha que están llevando a cabo para la reforma de la actual legislación salvadoreña sobre la interrupción del embarazo; las Juntas Generales de Bizkaia

ACUERDAN

- Mostrar nuestro apoyo a la lucha para lograr la reforma de la legislación vigente sobre interrupción del embarazo en el sentido de su despenalización en las cuatro causales (si el embarazo pone en peligro la salud o la vida de la mujer, cuando el embarazo es médicamente inviable, si el embarazo es causa de una violación o trata de personas, y ante un embarazo por causa de una violación a una menor), de manera que se proteja la salud y la vida de las niñas y mujeres salvadoreñas.

- Comunicar al embajador, así como al presidente de la Asamblea Legislativa de El Salvador y al Ministerio de Relaciones Exteriores de El Salvador la aprobación de esta declaración institucional para que tenga el respaldo necesario y colaborar junto con otras instituciones a la derogación de las leyes de aborto restrictivas.

Las Organizaciones implicadas en el proceso: Medicus Mundi Bizkaia, Paz y Solidaridad, Asamblea de Cooperación por la Paz ACPP, Mugarik Gabe, SETEM e Ingeniero Sin Fronteras ISF. 

Descargar Declaración Institucional >> aquí

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Noviembre 2017
D L M X J V S
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30

Revista Pueblos

DMC Firewall is a Joomla Security extension!